es | eu

Nor gara?

BIDERA ZERBITZUAK  arlo askotan espezializatutako zerbitzu enpresen talde bat da.

Eskarmentu handiko profesional talde bati esker, banaketa, publizitatea, komunikazioa, itzulpenak, aholkularitza eta dei zentroa jartzen ditugu zure eskura.

Urteetako esperientzia dugunez, merkatuaren ezagutza zabala dugu, eta gure helburua da zure enpresari aurrera egiten laguntzea. Bide horretan, kalitatezko zerbitzua eta aholkularitza eskainiko dizkizugu, eta konponbide zehatzak zein zerbitzu integralak proposatuko; betiere, zeure beharren arabera.

Bidera-k euskararekin konpromiso irmoa du, eta, eguneroko lan tresna moduan erabiltzeaz gain, gure bezeroei ere aukera hori eskaintzen diegu. Hizkuntza baten normalizazioa bide horretatik datorrela iruditzen baitzaigu: eguneroko kudeaketa lan ohikoak euskaraz lantzetik. 



Jarri harremanetan gurekin:

GURE BEZEROAK


Udalak eta mankomunitateak

Ikastetxeak

Enpresak

Berria taldea

BIDERA ZERBITZUAK: Tel.: 943 303 555 | bidera@bidera.eu | www.bidera.eu NOR GARA? NON GAUDE?LEGE OHARRA
BERRIA TALDEA